Jokoen txokoa
Umandi Ikastolako UGEk uda guztietan jokoen txokoa antolatzen du.
Jokoen
txokoa, Haur hezkuntza eta Lehen hezkuntzako lehen zikloan matrikulaturik* dauden umeentzat zuzendutako opor eta aisialdi-programa bat da.
(* Umandin edo beste eskola batean)
Helburuak hauek dira:
- Aisialdi-heziketako haur-programa burutzea.
- Oporraldian umeentzako jolas-ekintzak egitea.
- Maila guztietan elkar-harremanak, bestengan errespetua eta gizabideen balioak ematea.
- Euskara ikastolatik kanpo erabiltzea.
2011ko jokoen txokoa
2011ko jokoen txokorako onartutak

Jokoen txokoa 2010
Iraupena: Uztailaren 15 egun astelehenetik Ostiralera 10.00etatik 13.00tara.
Hizkuntza: Euskaraz
Norentzat: Bai Umandin bai Kanpoan Haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako lehen zikloan matrikulaturik dauden umeak.
Animazioa: Monitoreekin
Ekintzak: Jokuak, tailerrak, abestiak etabar

PARTE HARTU!!!!! Ekarpen edo iradokizunen bat badaukazu jar zaitez gurekin harremanetan. Zinez eskertuko dizugu. ZAIN GAUZKAZU, BADA!
Gure eskerrona
Hemendik bertatik zuen ahalegina eskertu nahi dugu. Badakigu, bai, sarritan zaila dela han eta hemen jardutea, etxetik kanpo eta etxe barruan ere lan egiten baitugu, aitak eta amak baikara... baina, hala ere, eskolaren eremuan ezinbestekoa da gure parte hartzea. Gure partehartzearen baitan da ikastetxean egin ohi diren hainbat eta hainbat ekintza-jarduerak aurrera egin ahal izatea. Eskerrak eman behar dizkizuegu aurrez, guztion artean hobera egingo baitugu.
Ikastola Umandi : F.J. Landaburu - Vitoria-Gasteiz (Araba) Telefono : 945 17 28 01 Fax: 945 17 26 93
e-mail: umandi@euskalnet.net
©2008 A.M.P.A. Umandi Klub e-mail: apaumandi@hotmail.com