LIBURTXO batzordea / Testu-liburuak berrerabiltzeko kanpaina.
Batzorde honetan, Arabako Herri Eskoletako Ampa guztien federazioa den DENON ESKOLArekin elkarlanean egiten dugu lan.
Liburtxo batzordeak LIBURTXO Kanpaina koordinatzen du. Beronen helburua zera da, eskolako gainontzeko hornikuntzarekin egin ohi den eran, testu-liburuak ere Eskolako material propioak izan daitezela.
Horretarako ezinbestekoa da Administrazioak erosketaren gastua beregain hartzea. Material hau maileguan hartuko lukete ikasleek. Era horretan, ikasturtea amaitzean itzultzera beharturik egongo lirateke eta, beti ere, berrerabiltzeko aukera izango litzateke.
Familia guztientzat testu-liburuen doakotasuna lortzen den bitartean, DENON ESKOLAk aurrea hartu nahi dio horri guztiari, nola eta ikasleen artean mailegupean liburuak hartzeko sistema sustatuz. Honek guztiak aldaketa eragiten du hezkuntza-komunitatearen mentalitatean: Nork bere jabetzatik komunitatearen jabetzara pasatzea, kontsumismotik razionalizaziora, giroaren narriaduratik iraunkortasunera eta ohikeria didaktikotik berrikuntza pedagogikora.
Umandikoaz gain, honako AMPA hauek ere parte hartzen dute:
- CEP Adurtza Ikastola LHI
- CEP Odon de Apraiz ikastola LHI
- CEP Toki Eder Ikastola LHI
- CEP Samaniego LHI
- CEP Angel Ganivet LHI
- CEP Gobea LHI
- CEP Dulantzi LHI
- CEP Abendaño LHI
- CEP Ikasbidea Ikastola LHI
- CEP Miguel De Cervantes LHI
- CEP Ibaiondo LHI
- CEP Ibernalo LHI
- IES Ekialdea DBH
- IES Los Herrán DBH
- IES Mendebaldea BHI
Liburuak aldatzeko eguna
LIBURTXOK LIBURUAK ALDATZERA GONBIDATZEN DITU FAMILIA GUZTIAK.
Apirilaren 14,15,16 eta 17an irakurtzeko liburuak eraman Ikastolara eta truke-txartelak eskuratuko dituzu.
Apirilaren 19an, 11:00etatik 20:00etara, Correo Plazan jarrita izango den karpan zure truke-txartelak liburu berri bat eskuratzeko aukera emango dizu.
Azken urteotako...argazkiak
Denon Eskolan erreferentziazko tekinikoa:
Harremanetan jartzeko: 945 256 162 /info@denoneskola.org
Ikastola Umandi : F.J. Landaburu - Vitoria-Gasteiz (Araba) Telefono : 945 17 28 01 Fax: 945 17 26 93
e-mail: umandi@euskalnet.net
©2008 A.M.P.A. Umandi Klub e-mail: apaumandi@hotmail.com